Kontrargi pozik dago azken argazki rallyaren erakusketak jaso duen erantzunarekin. Herriko argazki taldearen ustez, “harrera ona” izan zuen, ia berrehun lagunek ikusi zuten-eta, “andrakumeak gehiago izan ziren gizakumeak baino, normala izaten denez”, zehaztu dute.
Halaber, jakinarazi dute, agindu bezala, egin dutela argazkien zozketa, “eta sei lagunek gustuko argazkia eramango dute etxera”; honakoek, alfabeto hurrenkeran: Asun Aranda, Arantxi Peñalba, Jonathan Prol, Markel Quintana, Maite Quintanilla eta Mari Carmen Uzin.
Zozketan 83 lagunek parte hartu dute. Saridunei Kontrargikoek eurek deituko diete, aukeratutako argazkia eman ahal izateko.