Irukurutzeta Eguna mendizaleen topagune

Egoitz Unamuno 2024ko maiatzaren 6a

Atzo, maiatzeko lehen domekan, ohitura den moduan, salda eta txorixoa banatu zituzten Irukurutzetan. Eguraldia lagun, goizean zehar, berrogeita hamarren bat mendizale hurreratu ziren bertara, inguruko herrietatik etorritakoak: Soraluze, Elgoibar, Azkoitia, Osintxu...  Apal-apal bada ere, Irukurutzeta Egunaren txingarrak bizirik jarraitzen du. Barruko bideoaren egilea: Mikel Valero. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.