Gipuzkoa Bertsotan

Haizea Arana nagusi eta Eneko Beretxinaga bosgarren Zestoan

Egoitz Unamuno 2024ko api. 27a, 10:17

Zestoan kantatu zuten bertsolariak, saioaren ostean. Argazkiak: Danbolin.eus

Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren jardunaldia jokatu zen atzo Zestoan eta Haizea Arana nagusitu zen. Eneko Beretxinagak bosgarren egin zuen. 

Haizea Arana Cardenal (Eskoriatza, 2001) nagusitu zen atzo Zestoan jokatu zen sailkapen faseko A multzoko saioan, 333 puntu eskuratuta. Eneko Beretxinaga plazentziatarrak, berriz, bosgarren egin zuen, 305 puntu lortuta.  

Honela geratu zen atzoko sailkapena:

Haizea Arana Cardenal --------------- 333

Eneko Araiztegi Agirre --------------- 329,5

Oihana Arana Cardenal ------------- 319,5

Julen Zulaika Alkorta ----------------- 316,5

Eneko Beretxinaga Laskurain ----- 305

Amets Aizpurua Mancisidor -------296

Saioaren gaineko informazio eta argazki gehiago Zestoako Danbolin.eus webgunean.

Bestalde, atzo, B multzoko saioa ere jokatu zen Gabirian eta han Maider Arregi Markuleta oñatiarrak bildu zituen puntu gehien, 360,5. Ikus sailkapen nagusia hemen

Hurrengo saioak

Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo saioak datorren barikuan jokatuko dira Altzon eta Zaldibian. Lehen itzuliko A multzoko azken saioa, berriz, Mutrikun jokatuko da maiatzaren 10ean eta orduan jakingo da multzoko zein bertsolari pasatuko diren bigarren itzulira.