Irailean Haurreskolan hasi nahi duten familientzako izenemate-epea

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 19a, 09:01

Umeak Haurreskolan, apirilean. Argazkia: Haurreskola.

Astelehenean, apirilaren 22an zabalduko dute datorren irailean Haurreskolan hasi nahi duten familientzako izen-emate epea. Maiatzaren 10era arte izango da zabalik. 2023-2024an jaiotako haurrendako eskaintza da. Irailaren 5ean hasiko dira Haurreskolan.

Izena emateko bi bide daude, online, Haurreskolak Partzuergoaren webgunean edo bestela, Soraluzeko Haurreskolara bertaratuta.

Une honetan, 15 haur daude Haurreskolan. Apirileko izenematean bi haur gehiagok eman dute izena maiatzean hasteko. Irailera begira, berriz, plaza hutsen zerrendak astelehenean aterako dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.