Zozketa

Lauzpa5 Stand Up bakarrizketa saioak, apirilaren 12an, Deban

BABESTUTAKO ALBISTEA 2024ko api. 9a, 09:55

Umorezko bakarrizketak izango dira protagonista Debako Kultur Elkarteak barikurako antolatu duen emanaldian. Plaentxia.eus-ek emanaldirako bi sarrera zozkatzen ditu HEMEN.

Lauzpa5 Stand Up proiektu berria aurkeztuko dute bost umoregile gaztek, beste hainbeste bakarrizketa eginez. Maria Blanco, Mikel Irazusta, Iker Plazaola, Julen Portillo eta Maialen Sorzabalbere igoko dira agertokira eta ordubete inguruko saioa egingo dute, euskaraz, jendaurrean. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da.

Sarrerak Internet bidez eros daitezke jadanik, bost euroan, labur.eus/debalauzpa5 estekan eta aurrez agortzen ez badira, emanaldiaren egunean bertan ere izango dira salgai Kultur Elkartean. Bestalde, Debabarreneko komunikabideen elkarlanari esker, Plaentxia.eus-ek bi sarrera zozkatzen ditu HEMEN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.