Jingo de Lunch talde mitikoko musikariak gaur Gaztetxean

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 6a, 09:01

Gaur, zapatua, rock kontzertua izango da Gaztetxean, bi talderen eskutik. Batetik, 80-90eko hamarkadan, Soraluzen eta inguruan aski ezaguna zen Jingo de Lunch talde alemaniarraren musikariek osatutako Es Ward Mord taldea izango da taula gainean, eta, bestetik, Enkarterriko Blakkat Mentxu taldea. Kontzertua 21:00etan hasiko da eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da. Entzun bideoan Es War Mord taldearen Millionen kanta.

Euskal Herriko biraren baitan, gaur, zapatua, Soraluzeko Gaztetxean egingo du geldialdia Es War Mord taldeak. Herritar eta inguruko askorendako ezagunak dira bertako taldekideak, Kreuzberg-go(Berlin) Jingo de Lunch taldeko kide ohiak baitira eta talde hori behin baino gehiagotan izan zen Soraluzen 80-90eko hamarkadetan. 

Alemaniarren ostean, Blakkat Mentxu talde bizkaitarra ere igoko da taula gainera. Segidan entzungai haien Distopia kanta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!