Soraluzeko artistak kontatu duenez, Bilboko taberna bateko beirate batean ikusi zuen bere etxearen fatxadarako motibo aproposa.
“Halako ornamentazioa sarri egin izan dut, grabatzaile nintzanean. Baina horizontalean margotzeko zerbait topatzea zaila egiten zitzaidan. Halako batean, Bilboko kafetegi batean ikusi nuen ornamentazio hauxe, antzinako kafetegi batean; batzuetan bila zoaz eta ez duzu aurkitzen eta bestetan, parean tokatzen da. Ikusi nuen eta horixe margotu dut, Bukatzen nabil. Gero berniza emango diot, babesteko. Estilo modernistakoa da, Art Deco estilokoa ere izan daiteke. 1900eko hasierakoa, etxea bera ere 1910ekoa da-eta. Dena dago oinarrituta ornamentazio gaietan”, esplikatu du.