HERRITARREN AHOTIK

Aberri egunaren harira

J.F. Aizpuru 'Atxito' 2024ko mar. 30a, 08:00

Ikurriña herriko balkoi batean 2020ko Aberri Egunean.

Ondo dago Aberri Egunean proposatzen diguten lekuetara joatea eta han elkartzea. Eta jende asko juntatzen bagara, hobe. Baina zer gertatzen da geure herriko ospakizunekin?

Abertzale gehienak norbere herrian geldituko dira.

Pensatzen dut Aberri Eguna ospatu beharko litzatekeela Euskal Herri osoan, alde guztietan eta bereziki, gaur, abertzaleek kudeatzen dituzten udaletan. Ospatu beharko genuke egun BEREZI bezala, jai giroan: Ikurriñak etxeetako lehioetan, umeendako jolasak, pasakaleak, eta abar.

 

Hitz batean, erakutsi dezagun pozik ospatzen dugula gure aberriaren eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.