"Ordubete pasatxoko tartean, idazlea gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen, noiz eta nola hasi zen idazten, idazle ofizioaren gozamena eta miseriak...
Baina, batez ere, Loak ezkutatzen duena bere azken nobelaz jardun zuen, Nerea Loiola moderatzaileak egindako galderei erantzunez.
Nobela idazteko prozesuaz aritu zitzaigun, Agustin Zubikarai beka-deialdira aurkezteko motiboez, nobelarako gaia, “Insomnioa”, aukeratzeko arrazoiez, pertsonaiei forma emateko erabili zuen moduaz… Oso-oso gustura egon ginen.
Hurrengo hitzordua maiatzaren 20an dugu Irakurle Taldeko kideok, Marlen Haushofer idazlearen “Horma” liburuaz aritzeko".