Helarazitako xehetasunen arabera, bihar gauean, mezularitza aldakorreko panel berria eta segurtasun hesiak jarri behar dituzte Gallastegi eta Lesarriko tunelen artean eta horregatik itxiko dute autobide zati hori.
Bihar, martitzena, AP1 autobidea itxita izango da, 22:30etik 05:30ak bitartean, Maltzagako lotunetik Bergarara bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Lesarriko tunela berritzeko egiten ari diren obrengatik itxiko dute autobide zatia. Alternatiba modura, AP-8 autobideko ibilgailuak, Gasteizerako noranzkoan, Eibarko ordainlekutik irten beharko dira (71 irteera) eta GI 627 errepidetik jarraitu Bergara Hegoaldeko lotuneraino. Behobiarako noranzkoan, berriz, autobidea irekita egongo da.