Astelehenean hasiko dira pareta berria egiten

Ubane Madera Zangitu 2024ko mar. 22a, 11:29

Luizia gertatu zeneko inguruan sasiak kentzen, gaur goizean.

Dagoeneko garbi dago Errabal 11 atari pareko errepide zatia, lur-jausiko lurrak eta harriak batu eta eramanda. Gaur, barikua, goizeko lehen orduan pasatu da geologoa egoera ikuskatzera eta orain, gaineko aldea sasiz eta bestelakoz garbitzen dabiltza. Izan ere, astelehenean hasiko dira pareta berria eraikitzen eta hori bukatu eta berehala zabalduko dute errepidea.

Lur-jausiak eragindakoak garbitu ondoren, datorren astelehenean, pareta egonkortzeko lanak egiten hasiko dira, Unai Larreategi alkateak esandakoaren arabera.  

Hark emandako xehetasunen arabera, pareta berria eraikiko dute eta lan horiek bukatu bezain laster zabalduko dute berriro ere errepidea eta herri barruko zirkulazioa normaltasunera bueltatuko da.