DEIALDIA

Bihar, odol ateratzeak

Ubane Madera Zangitu 2024ko mar. 21a, 15:04

Bi herritar odola ematen, urtarrilean.

Bihar, barikua, odol emaileek hitzordua dute Itxaropena Erretiratuen Elkartean odola ematera joateko. Betiko moduan, arratsaldez egongo dira ateratzeak egiten, baina goizez hartu behar da txanda, honako telefonora deituta: 943 00 78 85. Arratsaldean, berriz, 16:30etik 20:10ak bitartean aterako dute odola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.