Triki bertso poteoa arratsaldeko 18:30ean abiatuko da Zubi nagusitik eta lau bertsolarik parte hartuko dute: Eneko Beretxinagak, Josune Aramendik, Eneritz Artetxek eta Markel Eizagirrek. Handik ordu laurdenera aterako da Plaentxia kantuan taldea eta euskal kanta herrikoiak kantatuko dituzte kalez kale: Bagare, Haurrak ikas zazue... Hortaz, bihar iluntzean, bertsoak eta kantuak gurutzatuko eta batuko dira herriko taberna eta kaleetan.
Barikuan, ipuin kontaketa eta Korrika Txikia
Barikuan, ume eta gaztetxoei zuzendutako ekintzak egingo dira. 17:00etan, Besoetako ipuinak kontatuko dituzte 0-4 urteko umeentzako liburutegian eta handik laster, 17:45ean, Korrika txikia abiatuko da Kukumixok antolatuta. Ostean, umeendako tailerrak egingo dira Plaza Zaharrean.