Hasi dira luizia garbitzen, gaur arratsaldean hasi ere. SAPAko obrak egiten ari den Fernando Petralanda Eraiketak egiten ari da garbiketa-lanak. Bertatik emandako xehetasunen arabera, gaur, lur-jausiaren goiko partea garbituko dute, zintzilik dauden elementuak-eta kentzeko. Hori egin ahal izateko, makina hondeatzailearendako bidea egiten ari dira makina. Behin lan horiek eginda, aurreikuspena da bihar bertan hastea errepidera jausitakoak erretiratzen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.