Loreto Alarcon: Bariku goizean harri gutxi batzuk jausi ziren. Bariku gauean, harriei itxura txarra hartuta, nire alaba Montseri esan nion, ez zait hori batere gustatzen! Eta gauean ohera joan eta lo nengoenean, 01:30ean, a ze zarata! Boom, boom, boom! Leihoa zabaldu eta dena ikusi nuen, ya ez nuen lorik hartu. 112ra deitu nuen eta esan nienean Soraluzetik deitzen nuela, esan zidaten jakinean zeudela eta linea libre lagatzeko. Gero Ertzaintzaren bi kotxe etorri ziren, gora eta behera ibili ziren, egoitzara joan eta hango sukaldean ibili ziren linternekin.
Maria Teresa Rodero: Ni egongelan nengoen eta zarata entzun nuenean, pentsatu nuen goikoak zirela, beti dabiltza zarataka. Ez zitzaidan bururatu leihotik begiratzea. Baina goizean, leihora atera nintzenean ikusi nuen guztia. Senarra jaitsi eta atarian geneuzkan harriak-eta kentzen ibili zen.
Zerbait gehiago esan dizuete?
Loreto Alarcon: Oraingoz ezer ez. Adituak etorri behar direla begiratzera. Atzo (zapatua) alkatea, udaltzainak eta brigadakoak egon ziren. Gu ezin ginen etxetik irten. Hemen demaseko harritzarra zegoen. Horko magalean, euria egiten duenean, ura edozein lekutatik jaisten da. Gorago, egoitzaren ondoan ere bada beste lur-jausi txiki bat.
Maria Teresa Rodero: Pasabidea garbitzen ibili ziren eta piboteak eta hesiak ipini zituzten. Harriek pareta kolpatu zuten eta zutabea ere bai. Baina zerbait gehiago jakin arte, ezin diogu aseguruari deitu.