Atzo, eguaztena, “zoragarri” pasa zuten Itxaropena Erretiratuen Elkartetik Azpeiti aldera txangoan joan zirenek. Tren museoa ikusi, trenean ibili eta Añota sagardotegian txotx egin eta bapo bazkaldu zuten, besteak beste. Jende mordoa joan zen, 98 lagun, eta gehiago ere baziren joateko, baina azken orduko bajak izan ziren. Kontuak kontu, primeran ibili zirela kontatu dute. Argazkiak: Rosa Zabala eta Joseba Barrutia.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.