Josu Martinezek zuzendutako fikziozko film luzea da Bizkarosoro. "Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina aldi berean, Euskal Herriko edozein herri izaten ahal da Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira, baina euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guziak dira bizkarsorotarrak". 1914tik 1982ra bitarte gertatzen diren bortz istoriok osatzen dute filma.