Gora Borroka Feminista, Gure Gorputza, Gure Erabakia edo Zaintza Sistema Publikoa bezalako leloak lagun, Plaza Berrian hasi, Gabolatsetik segi, kiroldegiko pasealekutik pasa, Santa Ana kalean bira egin eta Plaza Zaharrean bukatu zen atzoko manifestazioa, ehunka herritarren parte hartzearekin.
Plaza Zaharrean , zaintza sistema publiko baten beharrak hartu zituen berbetako asko, besteak beste, jakinarazi zuten “zaintza lanen beharrezkotasuna aintzat hartuta, zaintza eskubide kolektiboaren aldeko prozesua martxan jarri duela Mugimendu Feministak.
Horrekin batera, mugimendu feministan, zoritxarrez historikoak diren egoerak ere salatu eta haien aldaketa exijitu zuten, esaterako, gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala, emakumeek egiten dituzten lan prekarioak, ordaindu gabekoak…
"Mundua aldatzen ari gara"
Oro har, gaur egungo sistema heteropratiarkala suntsitu eta bizi eredu eraldatzaileak eraiki beharra aldarrikatu zuten eta azpimarratu zuten “orain arteko bide beretik” jarraitu beharra dagoela, “mundua aldatzen ari da eta gu mundua aldarrikatzen ari gara!”.
Aldarrikapenetik ez ezik, ospakizunetik asko izan zuen atzoko mobilizazioak eta emakume helduz eta gaztez osatutako talde batek lau kanta interpretatu zituen taula gainean, tartean musika eskolako zein abesbatzako kideak ere bazirela. Bertaratutakoen txalo zaparrada jaso zuten.