Martxoaren 22ko karta-joko txapelketari dagokionez, herri mailako karta-joko txapelketa izango da eta irabazleek eskualdeko txapelketan (apirilaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara) eta eskualde arteko txapelketan (maiatzaren 14an, 11:00etatik 13:00etara). Bi txapelketa horiek Soraluzen jokatuko dituzte aurten. Musean, briskan eta tutean eta tokan, igel jokoan eta botean arituko dira.
Guztira, 40 lagunek parte hartu ahal izango dute, Soraluzekoek, Elgoibarkoek, Eibarkoek, Mendarokoek, Debakoek zein Mutrikukoek. Izena emateko aukera zabaldu bezain laster jakinaraziko dute. Gipuzkoako finala, berriz, Elgoibarren jokatuko dute, ekainaren 14an.
Hiru eguneko txangoa
Bestalde, apirilean, baita ere, hiru eguneko txangoa egingo dute. Aurten, Asturiasera joango dira apirilaren 22an, 23an eta 24an. Gijon-Oviedo-Luanco-Ribadesella zirkuitua egingo dute eta prezioa izango da 220 euro pertsonako. Izena emateko epea oraindik itxita dago. Zabaltzen dutenean emango dute horren berri.
Azkenik, esan honako hauek osatzen dutela orain Itxaropena Erretiratuen Elkarteko zuzendaritza:
- Rosa Zabala presidentea
- Jose Bengoa presidente-ordea
- Marian Begil idazkaria
- Jose Ramon Fariñas diruzaina
- Jose Inazio Barrutia bokala
- Koldo Kareaga bokala
- Bego Perez de Heredia bokala
- Marisa Andonegi bokala
- Mikel Valero bokala