0 KM KOMERTZIOAK

Agortu dira merkataritzarako bonuak

Ubane Madera Zangitu 2024ko mar. 7a, 12:13

Oso bizkor doa erosketa bonuen salmenta. Horren bizkor ezen dagoeneko agortu baitira merkataritzan erabiltzekoak. Beraz, hemendik aurrera ostalaritzan erabiltzekoak bakarrik ari dira saltzen eta momentu honetan (eguerdia), horiek erosteko ilara dago Kalebarren 8ko lokal barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.