Eguenean eta barikuan, martxoaren 7an eta 8an erosi ahal izango dira Bizikaleren bonuak, Kalebarren 8ko lokalean, 09:30etik 19:30ak bitartean, etenik gabe. NAN batekin bi bonu eros daitezke eta herritar bakoitzak, gehienez jota, hiru NAN erabili ahal izango ditu.
Ostalaritzarako 100 bonu aterako dituzte (10 euroan erosi 15 euro gastatzeko) eta merkataritzarako eta zerbitzuetarako, berriz, 450 bonu (20 euroan erosi eta 30 euro gastatzeko).
Erosketak egiterakoan, batetik, mota bereko bonuak pilatu egin ahal izango dira eta bestetik, bonuak zatika erabili ahal izango dira. Hain justu, 15 euroko bi erosketatan merkataritzan eta zerbitzuetan eta bost euro edo gehiagoko gastuetan ostalaritzan. Bestela esanda, asko jota, bonu bakoitza bi zatitan banatu ahal izango da.
Bonuak 18 urtetik gorakoei zuzendutakoak dira eta martxoaren 7tik apirilaren 8ra bitartean erabili ahal izango dira.
Kanpaina Bizikale Soraluzeko Merkatarien Elkartearen ahalegin bateratuari eta Soraluzeko Udalaren babes ekonomikoari esker egingo da, Soraluzeko tokiko merkataritzarekin duen konpromisoa erakutsiz.