Gaur, martxoak 3, 48 urte dira poliziak greban zeuden bost langile tiroka hil zituela, Gasteizeko San Frantzisko elizan beste hainbat langilerekin batera langileen eskubideen aldeko batzar bat egiten ari zirela. Bost hildakoez gain, ehun lagun pasa zauritu zituzten, balaz gehienak. Sarraski hura salatu eta gertatu zenaren memoria aldarrikatzeko, gaur goizean, domeka, Pablo Sorozabalen ‘Gernika’ hileta-eresia interpretatu dute Soraluzeko Txistulariek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.