HERRITARREN AHOTIK

Herriko bi hondakin gunerengatik kexua

Ubane Madera Zangitu 2024ko mar. 2a, 10:40

Bi herritarrek kexua helarazi dute herriko bi hondakin gune direla-eta. Batetik, Erregetxeko guneak sarri izaten duen egoerarengatik etorri da kexua. Bestetik, Santa Ana kalean, edukiontzi marroiak pedalik ez duelako.

Etxaburuetako hondakin-gunearekin lotuta, esan dute sarri egoten dela hondakinez gainezka, eta horren eraginez, sailkatuta barik, azkenean hondakinak errefusetara botatzea beste erremediorik ez dela egoten.

Santa Ana kaleko guneari dagokionez, edukiontzi marroiak ez du pedalik. Horren ondorioz, euria ari duenean eta aterkiarekin joan beharra dagoenean, adibidez, askori oso zaila egiten zaie hura zabaltzea, batik bat edadeko jendeari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.