Dotore ikusten da La Santisima Trinidad itsasontzia Mikel Cruzen lokalaren mahaian. Handia ere bai. 415 mm. zabal da, 876 mm. altu eta 1.060 mm. luze. Benetako itsasontziaren erreplika da, bestela esanda, detallez beteta dago, besteak beste, 530 metro hari fin ditu.
1.000 ordu inguruan egiteko dago pentsatuta eta Cruzek dio gutxi gorabehera denbora hori behar izan duela itsasontzia muntatzeko, nahiz eta bere lehen itsasontzia izan eta nahiz eta duen zailtasun maila altua den.
Ekainaren 20an erosi zuen erreplika eta ekain amaieran-uztail hasieran ekin zion muntaketa-lanei. Otsailean bukatu ditu lan guztiak; tartean etenaldi luzeak izan ditu muntaketa-lanetan eta horrexegatik ez du lehenago bukatu.
Kontuak kontu, egin du lehena eta dagoeneko aurreratuta dauka hurrengo erreplika: itsasontzi berarekin sekzio bat, kanpotik ez ezik, barrutik ere zelakoa den erakusteko. Bere izaerarekin bat, nekaezin eutsiko dio horri ere Mikel Cruzek.