Pertsona baten gorpua atera dute ibaitik

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 29a, 16:49
Larrialdi zerbitzuak lanean. Argazkia: Goiena.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gorpu bat atera dute Deba ibaitik, Osintxu inguruan. Donostiara eraman dute anatomiko-forentsera, identifikatzera. Desagertutako bergararraren bila zebilen dispositiboak atera du gorpua, herritar baten abisua jaso eta gero.

Joan den astetik desagertuta dagoen Moises Etxanizen bila jarduteko dispositiboa jartzen ari zirela jaso dute abisua esanez Deba ibaian gorpu bat ikusi dutela, Osintxutik gertu.

Ertzaintzak esandakoaren arabera, haraxe bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, Ertzaintza eta suhiltzaileak eta gorpua ibaitik atera ondoren, Donostiako anatomiko-forentsera eraman dute, identifikazio lanak eta bestelakoak egiteko.