Desagertutako bergarar baten bila dabil Ertzaintza

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 29a, 11:17

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Moises Etxaniz Beaskoetxea bergararraren bila dabiltza, otsailaren 19tik desagertuta dagoelako. Desagertutakoak, iazko maiatzaz geroztik, Soraluzeko Batzokia kudeatu du. 

Ertzaintzaren oharrean Moises Etxanizen ezaugarriak zein desagertutako egunean zeraman janzkeraren berri eman dute: 1,80 metro altu da, 80 kilo, begi marroiak eta ilea zuritzen hasia. Arropari dagokionez, berriz, jakinarazi dute beroki marroia zeramala eta kapela buruan. 

Ertzaintzak dei egin die herritarrei norbaitek ikusi edo haren berririk izanez gero, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatuz, 112 telefono zenbakira deituta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.