Tere Guenetxearen 'Ametsak... ametsetan?' erakusketa inauguratuko da zapatuan

Erredakzioa 2024ko ots. 29a, 08:30

Tere Guenetxea artistaren 'Ametsak...ametsetan?' izeneko erakusketa ikusgai izango da zapatutik aurrera, kiroldegiko erakusketa gelan. Mitologia eta emakumearen ahalduntzea uztartzen dituen "narratiba bisualeko lan-artistikoa da", argazkiz eta testu literarioz osatua. Zapatuan, eguerdiko 12:30ean inauguratuko dute Guenetxea bertan dela eta irekierako berben ostean, luntxa eskainiko dute bertaratzen direnentzako. Erakusketa martxoaren 16ra arte izango da ikusgai.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.