Gaur, goizean goizetik lanpetuta dabiltza Udal langileak eta udaltzainak, bazterrak garbitzen zein luiziak seinaleztatzen. Izan ere, hainbat halako izan dira, Sagar Erreka inguruan eta San Andres auzorako bidean, besteak beste.
Oraindik orain, leku batetik bestera dabiltza; arratsaldean Iruren luiziren bat izan da eta orain dela gutxi abisua jaso dute esanez zuhaitza jausi dela San Andres auzoan.
Errepidean lanean
Gaur izandakoen artean, momentuz handiena Gi-627 errepidean gertatutako luizia da. 10:30ak inguruan gertatu da eta hasieran errepide osoa moztu egin behar izan dute, ordu erdi batez. Segituan garbitu dute zati bat zirkulazioari bide emateko eta harrezkero horrela ari dira egiten, ingurua garbitzen segitzeaz bat. Esan dutenez, gaur bertan bukatzen ahaleginduko dira.