Izen-ematea arratsaldeko 16:00etan zabalduko dute, eta bikote bakoitzak 20 eurona ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Lehia, berriz, ordu-erdi beranduago hasiko da, 16:30ean, hain zuzen. Ohartarazi dutenez, txapelketa Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da txapelketa.
Sariak ondorengoak izango dira: 1. Bi txuleta eta bi botila ardo (Gipuzkoarako pasea). 2. Bi txuleta eta bi botila sagardo (Gipuzkoarako pasea). 3. Egotza baserriko bi gazta zati eta bi botila ardo. 4. Egotza baserriko bi gazta zati eta bi botila sagardo.
Lehen bi bikoteak, martxoaren 9an Irurako frontoian jokatuko den Gipuzkoako finalera sailkatuko dira. Parte hartzaile kopuruaren arabera, txartel bat baino gehiago egongo dira jokoan. Aurtengo finala, berriz, Zuberoako Altzai herrian jokatuko dute, martxoaren 23an.