Erasotutako bi pertsonek kontatu dutenez, zapatuan Señora Bertso Egunetik etxera zihoazela “kotxera bidean mutil gazte kuadrilla bat gurutzatu” zuten eta momentu horretan hasi ziren irainak: "Corte de maricon. Eso es pluma!, Pluma! horrelako zerbait esaten zuten, mespretxuzko tonuarekin. Guk aurrera jarraitu genuen eta beraiek ere euren bidean jarraitu zuten, baina buelta eman eta Bolleras!, Corte de maricon!, Polla! ez dakit zer, Polla erecta ez dakit zer... horrelakoak oihukatu zizkiguten”, kontatu dute.
Señora Bertso Eguneko antolakuntzak agiria kaleratu du gertatutakoa gaitzetsiz eta erasotuei babesa adieraziz: "Señora Bertso Eguneko antolakuntzatik erabat gaitzsesten dugu erasoa eta babes osoa adierazten diegu erasotuei". Horrekin batera, espazio seguruak sortzen jarraituko dutela adierazi dute: “Oso haserre gaude. Gero eta argiago dugu espazio seguruak beharrezkoak direla emakume eta genero disidenteontzat. Eta espazio horiek sortzen jarraituko dugu aurrerantzean ere. Jarrai dezagun sexu-genero disidenteontzat espazio seguruak sortzen.