Tabernaria bertaratu denean, ateko sarrailak erabat trabatuta topatu ditu. Ertzaintza, Udaltzaingoa zein sarrailagilea ahalegindu dira atea zabaltzen, palankak eta guzti erabilita. Azkenean, zelan edo halan lortu dute sartzea.
Barruan dena aurkitu dute zabalik, kamera apurtuta eta gauzak aldrebestuta, zerbaiten bila ibiliko balira moduan, baina tabernariaren ezusterako, bakarrik litxarreria kaxa bana igarri dituzte faltan. Edozelan ere, salaketa jarri egin dute.
Iaz, hiru bider
Izan ere, sarri samar sartzen ari dira lapurrak futbol zelaiko tabernan zein inguruetan. Iaz hiru bider sartu ziren; abenduan, argindar kablea lapurtu zuten; abuztuan, biltegi berrian sartu eta materiala lapurtu zuten eta martxoan tabernan sartu ziren. Horrez aparte, 2022an ere ibili ziren lapurrak, besteak beste, urrian tabernan sartu ziren.