Dinbi-danba puxikarekin astinduz, airean erabili zituzten herriko umeak kalerik kale antxitxika. Haiek kikildu barik, majo zirikatu zituzten buruhandiak eta ahal zutenetan, libratu. Bitartean, gaitero talde ederrak girotu zituen kaleak. Martitzena borobiltzeko, plazan, Lisker taldeak jardun zuen animatu ziren herritar apurrak dantzan jartzen.