Gaur, Aratuste martitzena, lau beharrean, bost sari banatu ditu Soraluzeko Udalak Aratusteetako Mozorro-lehiaketaren bueltan. Izan ere, iragarritakoez gainera, belaunaldi ezberdinez osatutako mozorro-talderik onena ere saritu dute. Kontuak kontu, honakoa izan da aurtengo podiuma: irabazleak, Sorakeriak 92; bigarren, Belarri Motzak Herri Kirolak; hirugarren, Soraluzeko Golferuak; belaunaldi ezberdinez osatutako talde onena, Gaizkañe eta Pelotariak eta herritarren bozketaz erabakita, AMG Piraguistak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.