Mozorro lehiaketako oinarriak honakoak dira:
- Lehiaketaren gaia “SORALUZEKO OLINPIADAK” izango da.
- Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa izango da bihar, 13:00etatik 22:00etara udaletxe azpian jarriko den photocall-ean argazkia atera eta 699868729 whatsApp zenbakira bidaltzea, zapatuko gauerdia baino lehen, taldearen izena jarrita.
- Ezinbestekoa izango da otsailaren 10ean 13:00-15:00 bitartean edo 19:00-21:00 bitartean kalean ibiltzea, epaimahaiak bere lana egin dezan eta aurrez-aurre ikusi ditzan mozorroak.
- Lehiaketan parte hartzeko antolatzaileek proposatutako gaiarekin lotuta egon beharko du mozorroak.
Kontuan hartuko dena
Epaimahaiak saria emateko orduan, honako hauek edukiko ditu kontuan:
- Interpretazioa (kalean zehar mozorroari lotutako jarduna, imitazioa eta antzerkia oinarri duena).
- Eszenografia eta atrezzoa (jantzitako mozorroarekin batera erabilitako osagarriak eta eszenaratzeko baliabideen lanketa).
- Originaltasuna (mozorroa aukeratzerako orduan, mozorroen eraikuntzan… erakutsitako originaltasuna).
- Janzkera (mozorroak ezaugarritzeko aukeratutako materialak, eskuz egina izatea baloratuko da…)
Epaimahaiak hiru sari
Epaimahaia Udaleko Kultura Batzordeak izendatutako 3 pertsonak osatuko dute eta honako hiru sari banatuko dira.
- 1. Sailkatua: 300 euro.
- 2. Sailkatua: 200 euro.
- 3. Sailkatua: 100 euro.
'Plaentxia.eus'-eko bozketa
Herritarren saria, berriz, Plaentxia.eus atarian herritarren boto gehien jasotzen dituen mozorroarendako izango da.
Lehiaketan parte hartuko duten taldeen argazkiak domeka 13:00etarako argitaratuko dira; orduantxe zabalduko da botoa emateko aukera eta botoa eman ahal izango da martitzeneko 13:00ak bitartean.
Sari banaketari dagokionez, martitzenean, 20:00etan banatuko dituzte sariak, Plaza Zaharreko karpan.