Aratosteak 2024

Mozorro lehiaketa: oinarriak eta izen-ematea

Ubane Madera Zangitu 2024ko otsailaren 9a

Iaz, Pasarella Plasentxini taldeak irabazi zuen sari nagusia.

Bihar, Aratuste zapatua, besteak beste, mozorro lehiaketa izango da, Soraluzeko olinpiadak gaiarekin. Lau sari daude jokoan; epaimahaiak emango dituen hiru eta Plaentxia.eus atarian emandako botoen bitartez erabakiko den herritarren saria. Lehiaketan parte hartzeko derrigorra izango da udaletxepean jarriko den photocall-ean argazkia atera eta WhatsAppez bidaltzea, taldearen izena jarrita. Plaentxia.eus-en, domekako 13:00etatik martitzeneko 13:00ak arte eman ahal izango da botoa. 

Mozorro lehiaketako oinarriak honakoak dira: 

  • Lehiaketaren gaia “SORALUZEKO OLINPIADAK” izango da.
  • Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa izango da bihar, 13:00etatik 22:00etara udaletxe azpian jarriko den photocall-ean argazkia atera eta 699868729 whatsApp zenbakira bidaltzea, zapatuko gauerdia baino lehen, taldearen izena jarrita.
  • Ezinbestekoa izango da otsailaren 10ean 13:00-15:00 bitartean edo 19:00-21:00 bitartean kalean ibiltzea, epaimahaiak bere lana egin dezan eta aurrez-aurre ikusi ditzan mozorroak.
  • Lehiaketan parte hartzeko antolatzaileek proposatutako gaiarekin lotuta egon beharko du mozorroak.

Kontuan hartuko dena

Epaimahaiak saria emateko orduan, honako hauek edukiko ditu kontuan:

  • Interpretazioa (kalean zehar mozorroari lotutako jarduna, imitazioa eta antzerkia oinarri duena).
  • Eszenografia eta atrezzoa (jantzitako mozorroarekin batera erabilitako osagarriak eta eszenaratzeko baliabideen lanketa).
  • Originaltasuna (mozorroa aukeratzerako orduan, mozorroen eraikuntzan… erakutsitako originaltasuna).
  • Janzkera (mozorroak ezaugarritzeko aukeratutako materialak, eskuz egina izatea baloratuko da…)

Epaimahaiak hiru sari

Epaimahaia Udaleko Kultura Batzordeak izendatutako 3 pertsonak osatuko dute eta honako hiru sari banatuko dira.

  • 1. Sailkatua: 300 euro.

  • 2. Sailkatua: 200 euro.

  • 3. Sailkatua: 100 euro.

'Plaentxia.eus'-eko bozketa

Herritarren saria, berriz, Plaentxia.eus atarian herritarren boto gehien jasotzen dituen mozorroarendako izango da. 

Lehiaketan parte hartuko duten taldeen argazkiak domeka 13:00etarako argitaratuko dira; orduantxe zabalduko da botoa emateko aukera eta botoa eman ahal izango da martitzeneko 13:00ak bitartean

Sari banaketari dagokionez, martitzenean, 20:00etan banatuko dituzte sariak, Plaza Zaharreko karpan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.