Aratosteak 2024

Eskolan eta eskola inguruan ospatuko dituzte gaur Euskal Aratosteak

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 9a, 10:15
Eguaztenean, Euskal Aratosteen entsegu orokorra egin zuten Plaentxi Eskolako patioan.

Gaur, barikua, 14:30ean, musikaz eta dantzaz blai ibiliko dira ikasle-irakasle, musikari eta gurasoak Euskal Aratosteetan murgilduta. Eguraldi iragarpena aintzat hartuta, erdigunean barik, eskola inguruan eta eskolako patioan ospatuko dituzte Euskal Aratosteak. Amaieran, berriz, eskolatik Plaza Zaharrerako kalejira egingo dute, Latuna Bando txarangarekin. Segidan, txokolate jana izango da eta iluntzean, dantza herrikoiak, karpatik hasita.

Honakoa izango da gaurko aurreikusitako egitaraua:

  • 14:30ean Ikastetxean mozorroak janzten amaitu.
  • 14:45ean Argazki maratoia eskolan.
  • 15:15 Eguraldiak ahalbidetzen badu, kalejira eskola inguruan.
  • 15:45 Aratosteetako dantza erakustaldia patioan, bi txandatan: Lehen txanda, LH3tik 6ra eta bigarren txanda HH eta LH1 eta LH2.
  • 16:30 Eskolatik Plaza Zaharrera kalejira Latuna Bando txarangarekin.
  • 16:40 Txokolatada karpan. 
    Jarraian Latuna Bando txaranga ibiliko da kalerik kale.
  • 18:30 Dantza herrikoiak karpatik abiatuta.