Babestutako albistea

Otsailaren 21ean, zatoz Miguel Altuna LHII ezagutzera

BABESTUTAKO ALBISTEA 2024ko ots. 8a, 08:50
Miguel Altunako gela interaktiboa.

Datorren otsailaren 21ean, arratsaldeko 18:30ean, Miguel Altuna LHII ezagutzeko
aukera izango da.

Bergarako Miguel Altuna proiektu ezberdinetan murgilduta dago. Egindako lanari esker,
estatu mailako Bikaintasun Zentru izendatu zen iaz. Aitortza horrek etengabe berritzen
jarraitzea ahalbidetzen du. Horren adibide aurten ere milioi bat euroko inbertsioa egin duela,
bai espazio eta bai ekipamendu berritzaileenak eskuratzeko, eta bertako langileak eta
ikasleak egunerokotasunean ahalik eta ondoen prestatzeko asmotan.

Horretaz gain, Europako Lanbide Heziketako Bikaintasun sareko partaide ere bada
Fabrikazio Aurreratuan egiten duen lanagatik, eta Europan punta-puntan dauden
ikastetxeekin hainbat proiektutan hartzen du parte.

Jardunaldia hasteko, ikastetxean zehar bisita orokorra egingo da azken nobedadeak
ikusteko. Eta ondoren, norbaitek nahi izanez gero, heziketa zikloei edo espezializazioei
buruzko informazio zehatzagoa jaso ahal izango du.

Informazio gehiago eta hitzordua hartzeko, www.maltuna.eus web orrian edo 943 899
270 telefonoan.