Jarraian, Ezozi eta Arritxa baserrietan egindako saioen lagin txikia:
Atzo, zapatua, Santa eskeko taldea baserririk baserri ibili zen kantari egun guztian zehar. Goizeko zortzi eta erdietan abiatu ziren Kontzejupeko azokan eta arratsaldeko bederatzietan amaitu zuten Txurrukan, tartean, Ezozi, San Andres eta Txurruka auzoko hogeiren bat baserritara bisita eginda. Eneko Beretxinagak, Iosune Aramendik eta Jexux Mari Irazuk gogotik kantatu zuten, ale ederrak ere bai, entzuleen gozamenerako. Ikus Muneta baserrian egin zuten saioa eta egunean zehar Arkaitz Aranak atera zituen argazkiak. Horrez gain, entzungai dago baserri guztietako kopla jarduna audioan HEMEN.
Jarraian, Ezozi eta Arritxa baserrietan egindako saioen lagin txikia:
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.