Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Soraluzeko Udalak kaleratutako gaitzespen adierazpenarekin eta ildo beretik, “gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian” jarri dute “azpimarra”, diputazioaren esanetan, “halako erasoen oinarri-oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun eza baitago, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak”.
Horrekin batera, azpimarratu du “emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak” direla eta “eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezinak” direla.
"Askatasun osoz"
Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldarrikatu du emakume guztiek dutela “espazio publikoaz eta gizarte harremanez askatasun osoz gozatzeko eskubidea eta, horregatik, indarkeria sexistarik gabeko kale, auzo, udalerri eta hiriak nahi ditugu”.
Azkenik, iragarri dute gaur, 19:30ean Plaza Berrian egingo den elkarretaratzean izango dela Nerea Isasi foru zuzendaria.