Santa eskea baserriz baserri eta kalejira kalerik kale

Ubane Madera Zangitu 2024ko ots. 1a, 16:07

Asteburuan, Santa Ageda bezperarekin lotutako tradiziozko ekitaldiak egingo dira Soraluzen. Batetik, zapatuan, baserriz baserri ibiliko dira eskean, aurten Jexux Mari Irazu, Josune Aramendi eta Eneko Beretxinaga bertsolariek eta Unai Larreategi soinujoleak lagunduta. Domekan, berriz, Ezoziko Ama Abesbatza eta txistulariek egingo dute kalejira, herrian.

Zapatuko Santa eskeari dagokionez, eskean aterako diren 33. aldia izango da aurtengoa. Xehetasunak HEMEN KLIKATUTA irakurgai.

Domekan zer

Domekako kalejirari dagokionez, berriz, 12:00etan irtengo dira; lehenengo Plaza Zaharrean kantatuko dute, segidan, egoitzara joango dira eta kalejira kalerik kale borobilduko dute. Ezoziko Ama Abesbatzak eta Soraluzeko txistulariek elkarrekin jardungo dute, 30 bat lagun guztira.

Horrez aparte, lehenago, txistulariek hileroko kalejira egingo dute eta esan dutenez, hor ere ere Santa Agedari egingo diote keinu.