Errolda horretan gehiago ziren gizonak, 1.940 -2022an baino 40 gehiago- emakumeak baino, 1.878 -2022an baino 25 gehiago-.
2022ko datuen eta 2023ko datuen konparazioa:
- 2023
- Biztante Kopurua (2023/12/31n): 3.818
- Emakumezkoak(2023/12/31n):1.878
- Gizonezkoak (2023/12/31n):1.940
- Jaiotzak (2023/01/01-2023/12/31) 29
- Hildakoak (2023/01/01-2023/12/31): 44
- Etorrerak (2023/01/01-2023/12/31): 179
- Irteerak(2023/01/01-2023/12/31): 163
- 2022
- Biztante Kopurua (2022/12/31n): 3.753
- Emakumezkoak(2022/12/31n):1.853
- Gizonezkoak (2022/12/31n):1.900
- Jaiotzak (2022/01/01-2022/12/31):16
- Hildakoak (2022/01/01-2022/12/31): 51
- Etorrerak (2022/01/01-2022/12/31): 144
- Irteerak(2022/01/01-2022/12/31): 258
Gutxiago joan eta gehiago jaio
Osterantzeko datuen artean, nabarmentzekoa da iaz 2022an baino 95 lagun gutxiago joan zirela herritik eta jaio, berriz, 13 ume gehiago jaio zirela -2022an 16 ume bakarrik jaio ziren Soraluzen eta iaz 29-. Hori bai, oraindik orain, joera orokorrarekin bat eginez, jaio direnak baino gehiago izan dira hil direnak, beraz, Soraluzek errolda positiboa izatea jendearen etorrerari zor zaio.
Bestalde, jaiotzeen harira, esan, orain legea aldatu egin dela eta Mendaroko ospitalean jaio den umea Mendaron jaio dela jartzen dute, nahiz eta gero Soraluzen erroldatu.
100 urte pasako bi emakume
Soraluzeko biztanleriaren ezaugarri orokorrei dagokienez, berriz, %24,22a 65 urtetik gorako pertsonak dira, EAEko batez bestekoaren -%23- antzera samarrekoa. Halaber, %7,75ak dauka 80 urte baino gehiago; kasu horretan ere, EAEren batez bestekoarekin bat dator zifra hori. Bestalde, gutxi dira 14 urtetik beherakoak, biztanleriaren %13,38a baina EAEko batez bestekoa baino altuagoa da Soraluzeko kopurua, hura %12,63koa baita.
Azkenik, herriko nagusienen artean, berriz, bi daude 100 urtetik gorakoak, biak ala biak emakumezkoak. 100 urteko Maritxu Garate (1923ko uztailaren 4an) eta 103 urteko Mercedes Pintado (1920ko irailaren 23a).
Adinaren arabera sailkatuta, honako datuak laga ditu 2023ko erroldak.
- 0-14 urte bitartekoak 511.
- 15-65 urte bitartekoak 2.444.
- 66-80 urte bitartekoak 606.
- 81-90 urte bitartekoak 217.
- 91-100 urte bitartekoak 43.
- 100 urtekoak 1.
- 100 urtetik gora 1.