Kejak eta eskarixak

Hondakin-gunea leku arriskutsuan

Ubane Madera Zangitu 2024ko urt. 31a, 13:02

Atxuriko hondakin-gunea kokaleku desegokian ipinita dagoela ohartarazi nahi du L.G. herrikideak. Esplikatu duenez, espaloi gainean daude edukiontziak, baina errepide bazter-bazterrean. Hiru edukiontzietatik biren ahoak errepide aldera daude jarrita; horren ondorioz, hondakinak sartzeko, pertsonak errepidera atera behar izaten dira, horrek dakarren arriskuarekin. 

L.G. herritarrak esan duenez, bakarrik edukiontzi horiak dauka poteak sartzeko ahoa espaloira begira. Edozelan ere, bertaraino ailegatzeko ere errepidera atera beharra dago.

Gaineratu duenez, behin baino gehiagotan, errepidetik pasatzen ziren autoak geratu egin behar izan dira pertsona bat zegoelako hondakinak botatzen errepidera aterata. Eta ibilgailuak ez badira geratzen, berriz, pertsonarengandik gertuegi pasatzen dira, batik bat, autobusak.

Edukiontzi horiek jartzeko lekua ere proposatu du: pareko edukiontzien-gunea. Dio han dagoen elbarriendako aparkalekua ez dela bertako bizilagunendako erabiltzen eta beraz, gune hura osorik edukiontziak jartzeko erabiltzea ondo legokeela iruditzen zaio. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.