Zapatu honetan San Blas eguna da, otsailaren 3a. Hori horrela, goiz-eguerdi partea San Blasekin lotutako ekitaldiak izango dira herrian.
Batetik, 11:30ean egingo dute horrenbeste herritar erakartzen dituen opilak bedeinkatzeko elizkizuna. Aurten, Viktoriano Etxabe parrokoa gaixo dagoela-eta, atzera ere Luis Gomez apaizak gidatuko du elizkizuna.
Ana Gil elizbarrutiko kideak esandakoaren arabera, arrazoi berberarengatik, bezperan, Kandelaria Egunean egin ohi den kandelen bedeinkapena ere zapatuan egingo dute, opilen bedeinkapenarekin batera.
Opil lehiaketa
Bestetik, Soraluzeko Udalak iragarri du San Blas opil lehiaketa izango dela eguerdian Plaza Berrian. Izen-ematea zabalik dago. Iaz, zortzi lehiakidek parte hartu zuen, baina pentsatzekoa da aurten zapatua izanik, herritar gehiago animatuko dela lehiaketara.
Hiru sari izango dira:
- 1. saria: 50 euro.
- 2. saria: 30 euro.
- 3. saria: 20 euro.
Iazko irabazleak: