Eguenetik, matrikulazioa zabalik

Ubane Madera Zangitu 2024ko urt. 30a, 11:00

Umeak Haurreskolan. Argazkia: Haurreskola.

Otsailaren 1ean zabalduko dute Soraluzeko Haurreskolako otsaileko matrikulazioa. 2022-2023 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago, martxoan Haurreskolan hasteko. Une honetan, hiru plaza daude libre. Matrikulazioa otsailaren 10ean itxiko da. 

Interesa duten familiek bi bide dituzte matrikulatzeko:

HEMEN KLIKATUTA, Haurreskolaren atarian
Haurreskolan bertan (Frontoi kalea, 1- behea)

Edozein zalantza izanez gero, berriz, honako telefono zenbakira dei daiteke: 943 75 13 32. 

Ikasturte honetan, Haurreskolaren zerbitzua doakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.