izen-ematea

Langabezian dauden pertsonentzako prestakuntza-ikastaroak Soraluzen

Soraluzeko Udala 2024ko urt. 26a, 13:04

Soraluzeko Olaldeako prestakuntza-zentroak langabeei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako.

LANBIDEk diruz lagundutako eta homologatutako Soraluzeko OLALDEA (Santa Ana 30-32) prestakuntza-zentroan aurreikusitako hurrengo prestakuntzak.

Prestakuntza-eskaintza berri hau Soraluzeko Udalaren, Debegesaren eta EDUKEIBAR prestakuntza-erakundearen arteko lankidetzari esker egin daiteke: Soraluzeko Udalak lokalak lagatzen ditu, eta, horri esker, hura garatzeko behar diren espazioak homologatu ahal izan dira.

Aukera interesgarria da Soraluzerako eta eskualde osorako, eskaera handiko prestakuntza-baliabidea eskaintzen baitu.

Ondorengoak dira aipatutako prestakuntza-zentroak eskainiko dituen ikastaroak:

“ELEQ0001 - INSTALAZIO ELEKTRIKOAK, TELEKOMUNIKAZIOAK ETA BERRIZTAGARRIAK. 720H”

https://sede.sepe.gob.es/es/portaltrabaja/resources/pdf/especialidades/ELEQ0001.pdf

Hasiera data: 2024ko otsailaren 6a

Amaiera data: 2024ko urriaren 9a

Ordutegia: 08:00etatik 13:00etara

Espezialitate osoa, elektrizitateari eta elektronikari buruzko oinarrizko ezagutzak bereganatzeari begira, IRVE sistemarekin (auto elektrikoak kargatzea), telekomunikazioetako elektrizitatearekin eta plaka fotovoltaikoen instalazioen inguruko ezagutzekin osatua.

IZEN EMATEA:

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_CURSO_DETALLADO?LG=C&ML=FORMEN1&MS=Fcaa&IDRG=23010900&CTRG=1&ORGN=LG%3DC%7CML%3DFORMEN1%7CMS%3DFca%7CPM7%3Dedukeibar

 

“ELEQ0111-  EKIPO ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN MUNTAKETA ETA MANTENTZE-LAN OSAGARRIAK” 310 ordu

https://apps.lanbide.euskadi.net/descargas/egailancas/certificados/ficha/ELEQ0111_FIR.pdf

Hasiera data: 2024ko otsailaren 13a

Amaiera data: 2024ko maiatzaren 20a

Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara

Elektrizitatearen eta 1. mailako elektronikaren arloko profesionaltasun-ziurtagiria, enpresetan praktikak barne.

IZEN EMATEA:

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_CURSO_DETALLADO?LG=C&ML=FORMEN1&MS=Fcaa&IDRG=22008065&CTRG=1&ORGN=LG%3DC%7CML%3DFORMEN1%7CMS%3DFca%7CCTRG%3D1%7CPM7%3Dedukeibar%7CORDN%3DFECHA%7CRG%3D1%7CCL%3D8%7CCH%3D0%7CCI%3D0%7CCO%3D0%7CCP%3D0%7CCG%3D0%7CRP%3D5

“EOCB01 BIOERAIKUNTZA 498H”

Hasiera data: 2024ko martxoaren 22a

Amaiera data: 2024ko uztailaren 30a

Ordutegia: 09:00etatik 15:00etara

Eraikuntza jasangarri eta energetikoki eraginkorren bidez material ez-kutsakorrak eraikitzeko espezialitate eguneratua.

IZEN EMATEA:

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_CURSO_DETALLADO?LG=C&ML=FORMEN1&MS=Fcaa&IDRG=23010899&CTRG=1&ORGN=LG%3DC%7CML%3DFORMEN1%7CMS%3DFca%7CPM7%3Dedukeibar

Informazio gehiago: edukeibar@gmail.com

637031312 Julia

Olaldeako prestakuntza zentroko obrak