Aratosteak 2024

Euskal Aratosteetako mozorroak prestatzeko tailerrak eta Aratosteetako dantzen saio irekiak

Ubane Madera Zangitu 2024ko urt. 25a, 17:09

Bihar, barikua eta bihar zortzi,familientzako mozorro tailerrak izango dira Plaentxi Herri Eskolan, 14:30etik 16:30ak bitartean, Euskal Aratosteetako mozorroak egiten laguntzeko. Bestalde, domekan, Euskal Aratosteetako dantzak ikasi eta praktikatzeko dantza saio irekiak ere badaude. Kasu honetan, Urrats dantza-taldeak antolatu ditu eta domeka honetan izango da bigarren saioa, 11:00etatik 12:30era, kiroldegiko kirol gelan.

Euskal Aratosteetarako mozorroak lantzen laguntzeko, bihar eskolara joango dira irakasleak, ludotekako hezitzaileak zein Euskal Aratosteetako lan-talde eragileko kideak.

Dantza-saio irekiei dagokienez, berriz, domeka honetan eta hurrengoan egingo dituzte entseguak.

  • Ordua: 11:00-12:30
  • Tokia: Kiroldegia (2. solairuko kirol-gela).
  • Dantzak: Polkak, Baztango esku dantza, Luzaideko martxa, Gwendal... 

Adin guztietako herritarrak daude gonbidatuta saio horietan eta kalejiran parte hartzera. Batean zein bestean parte hartzeko, ez dago aurrez izenik eman beharrik, nahikoa da bertaratzea.