Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, Soraluzetik lapurreta baten gaineko salaketa jaso dute. Mabel ile-apaindegitik jarritakoa da. Herenegun goizaldean bertara sartu ziren ateko kristala apurtuta eta barruko kutxan zegoen dirua eraman zuten lapurrek. Egunean bertan konpondu zuten kristala eta ile-apaindegia atzo bertan zabalik zegoen. Ertzaintzak esandakoaren arabera, ikerketa zabalik dago.
Lapurreta saiakera, berriz, Iñarra harategian izan zen. Kasu horretan, dendariak kontatutakoaren arabera, 02:00ak aldera lau kolpe entzun zituen harategi gaineko bizilagunak. Harategikoak saltokira joan zirenean, estolda baten tapa aurkitu zuten ate ondoan eta ateak kolpeak zituen, baina ez zuten lortu kristala apurtzerik. Gero jakin izan zuten ate ondoan aurkitutako estoldako tapa Pub taberna pareko estoldarena zela.