Martxoaren 8an jaitxo bat antolatzeko deialdi irekia

Erredakzioa 2024ko urt. 24a, 13:22

Martxoaren 8an manifestazioa eta ekitaldia egingo direla suposatuz, ondorenean jaitxo bat prestatzeko bilera egingo da ostiralean 18:30ean Kalebarren 8an.

Martxoaren 8a aldarrikapen eta ospakizun eguna izan dadin, jaitxo bat prestatzen ari da herriko emakume talde bat. Aurten barikua izango dela aprobetxatuz, arratsalde-iluntze aldean musika, antzerkia eta animatzen direnek gustoko duten horrekin osatuko da jaia (irrintzi lehiaketa, kantua, dantza, marrazkiak, zirriborroak, txirinbuelta, antzerkia...). Ekarpen guztiek izango dute lekua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.