Urtarrilaren 26an hasita, 2024an, bi hiletik behin etorriko dira Odol Bankukoak Soraluzera odola batzera. Hitzordu horiek gogora ekarri eta poltsikoan edo eskura eramateko, aurten, Soraluzeko Odol Emaileen Elkarteak poltsikoko egutegiak atera ditu.
Nahi dituenak har ditzake, honako lekuetan: botika bietan, Udaltzaingoan, anbulatorioan, udaletxeko harreran, Iratxon goxo dendan… “Jende asko pasatzen den lekuetan”, esplikatu dutenez. Ildo beretik, kalean banatzeko asmoa ere badutela jakinarazi dute.
Barikuko hitzordua
Bariku honetako hitzorduari dagokionez, berriz, betiko lekuan izango dira odola ateratzen, Itxaropena Erretiratuen Elkarteko areto nagusian. Jakinekoa da Itxaropenako tabernan obretan daudela baina elkarteko batzordearekin berba egin dute gaiari buruz eta ez dute arazorik ikusten areto nagusia erabiltzeko, bi lekuak aparte baitaude.
2024ko egutegia