Irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi zituzten atzo, astelehena, urtarrilak 22, herriko jubilatuen elkartean.
Lanon helburua elkartetik terrazararako irteera irisgarri jartzea da.
Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak jakinarazi du obrak izan arren, taberna zabalik egongo dela eta ohiko ordutegia izango duela. Halaber, adierazi du asteartean ez dela bingorik izango, obrek eragin dezaketen zaratarengatik.
Obrak herriko gremioek egingo dituzte, berauen kostua 49.026,92 eurokoa izango da, BEZa barne, eta 5 asteko iraupena izango dute.